ItaliaTxiki kultur elkarte bat da, irabaztea helburu ez duena. Duela zenbait urte Gipuzkoan eta iparraldean bizi den talde italiar baten ideiaren emaitza da Italia Txiki, eta bere helburua da Euskal Herrian erbesteraturiko beste herrikideak aurkitu eta haiekin baita, italiarrak ez izanik ere, Italiako kulturan eta hizkuntzan interesa duen edonorrekin, bizileku eremuan, gizarte, kultur eta gastronomia harremanak izatea.
Italieraz hitz egiten dugu. Bai, guztiak eleaniztunak gara eta ezaugarri komuna dugu: Italiako hizkuntza. Italiera da bileretan eta ekitaldietan komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza, baina, esan gabe doa, gutako bakoitzak, eguneroko bizitzan, beste hizkuntzak erabiltzen ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, baita norberaren jatorrizko dialektoak ere.
Gehienak lehen belaunaldiko italiarrak gara, arrazoi ezberdinek eraginda (lanak, maitasunak edo, besterik gabe, bizitzaren zertzeladek) Euskal Herrira etortzea erabaki dugunak, baina gure artean badira ere bigarren edo hirugarren belaunaldiko italiarrak, are 20. mendearen 2. hamarkadan hona heldutako italiarren seme-alabak. Eta baztertzekoa ez dena: gure elkartean badira ere italiarrak ez direnak: euskaldunak edo, orohar, italiarrak ez direnak, baina gure hizkuntzan, gure kulturan, Italiarekin harremanak ezarri eta mantentzeko interesa dutenak
Laburbilduz, askotariko ibilbideak (norberarenak, familiarenak, kulturalak…) dituen taldea; guztiak, ordea, italieraz hitz egiten, bizi garen lurraldean integratzeko borondateak batzen gaitu.